jueves, 6 de mayo de 2010

Elkar bizitza proiektua

Hainbat proiektuei buruz hitz egin ondoren, eskola batean zuzenean dauden proiektuak aipatu eta laburbilduko dizuet. Gaur egun, gero eta proiektu gehiago ditugu hezkuntzari dagokionez, askotan bi proiektu baino gehiago eskolatan daudelarik. Horregatik, eskola bat aztertu dut, kasu honetan Lekeitioko Eskola Publikoa guztiok ikusteko nola posible den proiektu bat baino egotea, proiektu bakoitza zertan datzan baita bakoitzaren helburuak ere ikusteko.Hauetako batzuk ezezagunak izan arren oso interesgarriak dira. Aztertuko dudan lehenengo proiektua Elkar Bizitza proiektua da. Hurrengo sarreretan beste batzuk aztertuko ditugu.

1. Elkar bizitza proiektua:

Programaren helburua elkarbizitza modu orokor batetan lantzea da, horretarako eduki desberdinak landuko direlarik: gelako antolakuntza eta ikasleen integrazioa, bizitzarako trebetasunak, emozioen hezkuntza, autoestimua eta sexu hezkuntza, besteak beste. Ikusten duzuenez oso programa zabala eta osatua da, gaur egungo ikuspegi zientifikoek horrela eskatzen dutelako. Hau da, ikuspuntu desberdinetatik abiatu behar garela ikasle guztien ezaugarri eta bizi esperientziak kontutan hartzeko eta baliosteko.

Helburuak
Eskola Komunitatea osatzen dugun pertsona guztien arteko harremanak hobetu
Ikasleen arteko harremanak sendotu
Gatazkaren aurrean elkarrizketa eta akordioaren ohiturak bultzatu.

Eskola antolaketa eta eguerdiko orduak antolatzen dituzte:

Elkarbizitzak eskolako ikasleen emaitza akademikoekin eta baita eskola antolaketarekin zerikusi zuzena dauka. Hau dela eta, konturatuz unerik gataxkatzuenak, besteak beste, hiru direla: sarre-irteerako momentuak, jolas ordua eta eguerdiko (jantokiko) orduak; hona hemen martxan ipini ditugun egitasmoak.
Goizetan, sarrera orduetan, irakasleok 10´lehenago eskolara etortzeko konpromezua hartu dugu. Honela, ikasleen sarrera irakaslegoak lagundurik egiten da eta geletara ailegatzen direnerako gela guztiak zabalik eta prest egoten dira.
Jolas orduak: eremu honetan aldaketa nabariak egin ditugu eta jasotako emaitzak denok pozteko modukoak izan dira.
Baloi bako gunea sortu dugu eta orain neska-mutilak hainbat joku eta jolas konpartitzen dituzte, nabarmenena soka saltoa izanez.
Jostailu kooperatibo berriak erosi ditugu, patiorako bereziki prestatuak, eta jostailu hauek atera eta gordetzeko “nagusi arduradunak” izendatu ditugu.
Nagusi tutoreak: nagusi tutoreen lan talde bat antolatu dugu jolas orduetarako eta hauek jolasak antolatu dituzte Haur Hezkuntzako ikasleentzat.

- Eguerdietako ekimena: Udalarekin batera eta Jantokiko arduradunen laguntzarekin, eguerdietako antolamendu berri bat ipini dugu martxan. Antolaketa berezi honetan jantokiko ikasleak hamar talde heterogeneo eta adin desberdinetan banandu dira, eta munduko jolasak, joku kooperatiboak, irteerak, liburutegia, informatika, zirkoa eta beste zenbait ekintza landuko ditugu.

No hay comentarios: