miércoles, 19 de mayo de 2010

Irakasle Ona edo Irakasle Liluragarria?

Hurrengo bideo honetan irakasle onaren eta irakasle liluragarrri baten arteko ezberdintasunak ikusi ahal dira, bideoa ikusi ondoren, hausnartu eta erabaki zein irakasle mota izan nahi duzun. Nik nire burua irakasle moduan, irakasle liluragarria izatea gustatuko litzaidake, nahiz eta askotan oso zailan izan.

lunes, 17 de mayo de 2010

Gaur Egungo Ikasleen Ikuspena!

Hurrengo bideo honetan, gaur egungo ikasleen ikuspena isladatzen da. Bideoa ikustea gomendatzen dizuet, nik bideo hau ikusi ondoren, pentsatu dut ea nola bideratu behar ditudan klaseak eta XXI.mendeko ikasleak ze baliabide behar duten ikaskuntza prozezuan aurrera egiteko. Hezkuntza errealitatera moldatzen joan behar da, eta teknologia berrien bidez ariketa batzuk bideratu.

sábado, 15 de mayo de 2010

XXI.mendeko Irakaslearen Oinarrizko 10 Konpetentziak

Bideo honen bitartez, ikus dezakezue irakasleek izan beharko lituzketen oinarrizko 10 konpententzia. 10 konpententzia hauek eskuratuz gero, gure ikasleak primerako ikaskuntza izango dute. Hona hemen bideoa.

viernes, 14 de mayo de 2010

Emilio Calatayud Epailearen Iritzia

Interneten kuxkuxeatzen egon ondoren, Emilio Calatayud-en hitzaldi hau aurkitu dut, honen iraupena 20 minutukoa da, oso interesgarria da, honetan Emilio Calatayud Espainiar estatuko epaileak, seme-alabak nolakoak ziren eta nolakoak diren azaltzen du, honetaz gain, hezkuntza eta justizia lotzen ditu. Agian, bideoa luzea da, baina nire ustetan errealitatea isladatzen du.
Bideoaren Lehen Partea

Bideoaren Bigarren Partea.

jueves, 13 de mayo de 2010

Finlandiako Hezkuntza!

Finlandiak lehenengo postuak eskuratu ditu pisa informean. Zertan datza Finlandiako irakaskuntza sistemaren arrakasta? Bideo honek azaltzen digu. Bideo honetaz gain, artikulu bat ere usten dizuet honi buruz, hau gazteleraz dago.

Hezkuntzan ikasleek protagonistak dira oso

Hezkuntzaren ikuspuntutik ikasleak izan behar duen protagonismoa aipatu behar dugu. Berdin zure moduko heldua bada zein haurra den kasuetan ikasleak entzunez soilik ez du ikasiko.
Ekintza ezberdinak eta dinamikoak antolatu behar dira ikasleak motibatzeko eta arrakasta akademikoa lortzeko.Bi kontzeptu hauek harreman zuzena daulate, hori dela eta, elkarrekin lanndu beharko genuke.
Orrialde honetan honi buruz iritzi ezberdinak irakur ditzakezue, hauek baliogarriak dira beti gure ikuspuntua aldatzeko.

Matematika Lehen hezkuntzan

Matematika irakasteko modu asko daude, irakasle askok liburuetan soilik oinarritzen dira beste batzuk ordea, liburuaz gain beste ekintz praktikoak egiten dituzte. orain aurkeztuko dudan ariketa magnitudeak lantzeko ariketa da, Jakintza ikastolan 3.mailan egindakoa. Ariketa gynkhana bat moduan planteatu da bertan ikasleak zenbait jarduera praktikoak egin behar dituzte, gauzak manipulatzen.

Gymkhana honen bitartez, ikasleak manipulatzen dute eta gure gertuko ingurunean topatzen ditugun magnitudeen neurketan trebatuko dira. Hori ez da helburu bakarra beste helburu batzuk ere baditu.

1. Neurtzeko teknika eta tresna ezberdinen funtzionamendua ezagutu.
2. Gertuko inguruneko magnitude ezberdinen neurketa burutu.
3. Emaitzen aurreikuspenak egin (hipotesiak) errealitatera geroz eta gehiago hurbilduz.
4. SMHko unitate ezberdinak ulertu eta hauen arteko erlazioak aurkitu.
5. Idatzitako aginduak ulertu eta burutzeko gauza izan.
6. Emaitzak, zuzentasunez ahoz nahiz idatziz adierazi.
7. Esfortzu intelektuala, txukuntasuna eta zuzentasuna eskatzen dituzten jarduerak taldean arrakastaz burutzea.
8. Elkarlanaren bitartez, norberaren eta besteen dohainak eta mugak ezagutu eta onartu.
Beraz, edozein tresna edo objektua baliagarria izan daiteke denbora, luzera, azalera, edukiera, tenperatura edo bolumena neurtzeko.Tresna ohikoak erabiliko dituzte jarduerak egiteko guztiok ezagutzen ditugunak.

Nire ustetan mota honetako jarduerak eskolan egitea oso interesgarria da ikasleek praktikaren bidez asko ikasten dutelako. Gainera, kontzeptuak hobeto ulertzen dituzte.

Bideoa:

miércoles, 12 de mayo de 2010

Kolonbiako irakasleak jakintza eskolan

2009ko otsailean, Jakintza Ikastolan kolonbiarrak izan zituzten bisitan. Ingeleseko proiektua ikustera etorri ziren . Proiektua gertutik ezagutu nahi zuten, haren antolakuntza eta ikastolaren izaera eta historioa.

Jakintza ikastola batez ere bi arrazoirengatik aukeratu zuten 14 kolonbiarrek «Urrezko Q-a daukatelako eta ingelesari dagokionez oso ondo garatutako irakasteko metodo berritzaile bat erabiltzen dutelako. Jakintzan bertan garatu duten programa da, oso emaitza onak ematen ari dena».

Hamalau zuzendariei harrera egin eta gero, ikastolak zer diren eta zein ezaugarri dituzten azaldu zieten Jakintzan. Ikastetxeko bertako xehetasunak eman zizkieten, eta azkenik lau urteko haurrekin hasita ingelesa nola lantzen duten azaldu zieten. Ikasle koskorrenek egindako lanak erabili zituzten esku artean.

Teorian entzundakoa praktikan ikusteko aukera izan zuten zuzenzendariek ondoren, gela batean sartuta. Irakasleak eta haurrek istorio bat interpretatu zuten kolonbiarren aurrean, guztia ingelesez eta hitzak eta kantuak sartuz.

( kolonbiako hezkuntzako ordezkariak)

Kolonbiako irakasleak jakintza eskolan




Premia bereziak dituzten ikasleentzako material berria


Hezkuntza behar berezia duten ikasleek material berria dute

Gasteizko Gobernuko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikasle etorkinei eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei zuzendutako materialak aurkeztu zituen atzo. Besteren artean, hiperaktibotasuna izateagatik arreta urria jartzen duten umeekin jarduteko gida bat dago eskaintzan.Honi buruz gehiago jakiteko, hemen klikatu.


martes, 11 de mayo de 2010

Irakasle baten iritzia

Irakasle bati eginiko galderak :

1. Zer da eskola perfektua?
Nik Hondarribiko Biteri eskolan igaro ditut Lehen Hezkuntzako urteak eta bertan, Amara Berri proiektua jarraitzen genuen. Eredu honekin erabat ados nago, baina perfekziotik urrun jarraitzen du.Nere eskola perfektuan eguneroko bizitzarako erabilgarriagoak eta batez ere politagoak diren kontzeptuak lantzen dira. Matematiketan, bankuen eta aurrizki kutxen funtzionamendua ezagutzen da;naturan, arrantzan ikasten da, mendiko zuhaitzen izenak ezagutzen eta landatzen ditugu...
Nere eskola perfektuan, etxean, kalean eta telebistan ikasten ez diren eguneroko gauzak ikasten dira.Etxean izorratutako argiak, zukaldeko arazoak, armairuak, lehioak...konpontzen irakasten da.

2. Zer da ikasle on bat izatea?
Ez nator bat ikasle on baten betiko ereduarekin. Hau da, nota onak besterik ateratzen ez dituen ikaslearen ereduarekin. Nota onak ateratzea baino garrantzitsuagoa iruditzen zait beste ikaskideei nota onak ateratzen laguntzea, klaseko giroa alaitzea, irakasleari gauzak erraztea, klasekideak errespetatzea.

Galdera hauek Martin Valencia Murua irakasleak erantzun ditu. Oso interesgarria iruditu zaizkit erantzunak . Irakasleari buruz gehiago jakiteko, hemen klikatu.

Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua!

EKBk antolatuta Ikastetxeko Hizkuntz Normalkuntzari buruzko ikastaroa burutu zen Donostian apirilaren 11 eta 12an. Kataluniako Generalitateko Joaquim Arenas, Hezkuntza Departamenduan Katalanaren Irakaskuntzarako Zerbitzuko zuzendaria, eta Maria Areny, koordinatzaile tekniko pedagogikoa, izan ziren ikastaroa eman zutenak. Katalunian garatzen ari diren Ikastetxeko Hizkuntz Proiektuaren hasiera, bilakaera, ezaugarriak eta ondorioak azaldu zituzten. Euskal Irakaskuntza garatzeko baliagarriak izan daitezke beraien esperientzia eta ideiak. Hemen klikatuz gero, honi buruzko informazio zehatza irakur dezakezue.

Baztan Ikastolako hezkuntz proiektuak

Hemen usten dizuegu orrialde hau, non Baztan Ikastolako proiektuen metodologia, helburuak, eskola barruan garrantzia handia duten arloak, baliabideak, gaur egun informatika duen garrantzia, egindako lanak, ikasmateriala...agertzen den. Orrialde oso interesgarria da.

lunes, 10 de mayo de 2010

Ikt txostena

Nola egiten IKT txostena? Badakigu, eskola batek edozein proiektu aurrera eramateko aukeratzen duenean ofiziala izateko txosten bat egin behar dela, baina, inoiz ikusi duzue bat?Helbide honetan, Maria Inmakulada Ikastetxeak eginiko memoria ikus dezakezue eta IKT Txostena power point baten bidez modu simplean azalduta aurki dezakezue ere.Interesgarria iruditu zait, noizbait proiektu bati buruz txosten bat egin behar izanez gero, nondik abiatzeko informazioa eskuratzen zaigulako.

Zientziaren lanketa

Bideo honen bitartez ikus dezakezue nola landu daiteke zientzia umeekin modu dinamiko batean eta praktikara eramaten. Bideoan haur talde bat zientzia museora doa eta bertan zenbait ekintza egingo ditu. Ekintzen bitartez eskolan landutako kontzeptuak hobeto ulertuko ditu eta gainera umeak motibatuta eta pozik daude.

Nire ustetan mota honetako proiektuak eta ekintza gehiago egin beharko lirateke eskolan errealitatearekin lotuta dagoelakon konturatzeko. Jarduera praktikoak egiten ez baditugu, ikasleek ez dute aipatutako erlazioa ikusiko.

Irakaskuntza prozesuan ikt-ak erabiltzea onura anitz dakartza

Teknologia berriak guztiz integratuta daude gure gizartean, hori dela eta hezkuntzak teknologi berriak nola erabili irakatsi beharko luke. Hala ere, badakigu teknologia berriak oso garrantzitsuak direla, baina badakigu zergatik diren hain garrantzitsuak?
Artikulu honetan teknologia berriak erabiltzeak dakartzan onurak Aipatzen dira, horien artean, talde kooperatiboa. Lan egiteko modu berri hau erabiltzean, ikasleek gizarteratzeko beharrezkoak diren hainbat gaitasun eskuratzen dituzte. Teknologia berriak erabiltzeak onura anitz dakartza, ez soilik hezkuntza mailan, baizik eta eguneroko bizitzan beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzeko bide direlako.

domingo, 9 de mayo de 2010

Bideo honetan zergatik diren teknologia berriak hain eraginkorrak ikasleentzat azaltzen digu.Oso interesgarria da gaur egun gertatzen den egoera isladatzenn duelako. Nola ikasten dute egungo ikasleek?hau bezalako galderen erantzuna topa dezakezue


Hezkuntza Hirueleduna!

Hezkuntza sailak 40 ikastetxetan jarriko du martxan 3 urtez euskara, gaztelania eta ingelesa ustartzen dituen sistema hirueleduna. Ondoren, emaitzak jaso eta behar adina adostasun lortzen badu, eredu berria onartuko da.

sábado, 8 de mayo de 2010

Loli Anaut: Amara Berri Sistemaren Sortzailea

Bueno garrantzitsua iruditzen zait Amara Berri Sistema sortu zuen irakaslea aipatzea, hau, Loli Anaut da. Alde batetik, Loli Anaut-eri egindako Elkarrizketa bat utziko dizuet, eta beste alde batetik, berak idatzitako liburua, honetan, Amara Berri Sistemari buruzko informazio guztia dator, bere aurkezpenetik hasita, zentruko proiekto kurrikularrean edo hezkuntza proiektuan bukatuta.

viernes, 7 de mayo de 2010

Arbel Digital Interaktiboa Gure Geletan!

Gure hezkuntza sisteman, teknologia berriak direla eta, gure gelak barriztatzen doazela esan dezakegu. Gaur egun ikasgela batera sartu eta hainbat gauza deigarri ikus ditzazkegu, adibidez, ordenagailuak, musika aparagailua, edota arbel digitalak. Hemen usten dizuet arbel digitalei buruzko bideo bat, sentitzen dut gazteleraz dagoelako, baina hala eta guztiz oso interesgarria da.

Orain hemen jartzen dizuet beste bideo bat, honetan, lehen hezkuntzako ikasgela batean jarri duten arbel digitala eta honek haurren motibazioa eta interesa sustatzen duela ikus dezakegu.




Hizkuntza proiektuak

Eskoletan hizkuntzei gero eta garantiza handiago ematen zaie, gaur egungo ikasleak eleaniztasunak bihurtuko dira. Horregatik, ikastetxeetan proiektu bereziak martxan jarri dituzte ikasleak hizkuntzak egunerokotasunean erabiltzen ikasteko.


INGELERA:”GURE PRAKTIKA HOBETZEN” PROIEKTUA

Azkenengo urteetan,INEBI,Ingelera Hizkuntzaren Sarrera Goiztiarra Haur Hezkuntzako 2.Zizkloan eta Lehen Hezkuntzan errealitate bat denez material berriak ezagutu,aztertu,moldatu eta esperimentatu egin dituzte. Berrikuntza ekintzan gpraktikan irakasle bezala eta ikasleen ekoizpenetan oinarritu dira.
Horretrako ikasleengandik jasotzen dituztenizpenak,bai ahoz zein idatziz,ingelerako mintegietan sakonki aztertuko dituzte.
lehenengo mailetan egingo da proiektu berri hau eta helburu orokorra da:
Testu tipologian eta ahozko eta idatzizko prozesu hauetan, ikasleak formatzea:entzumena,mintzamena,irakurmena eta idazmena.

EUSKARA:
Euskararen normalizazioa gure eskualdean eerrealitatea bat denz ere, gure hizkuntzaren kalitatean eta erabileran kezkatzen gaituzten itoginak aztertzen dituzte.

Batetik, hitzegiterakoan euskarazko diskurtsoa erdarazko berbekin osatzen da eta honek erdararako joera dakar.

Bestalde, Ikas komunitate osoarentzat, euskararen kalitateari dagokionez aldagai hauek zaindu behar dituzte:

1. Euskara batuarena, bere araudia oso zabala eta aberatsa denez, egunerokotasunez ikasi behar delako. Irakasleek jakitun, horren transmisioa bermatu behar dute.

2. Bai euskalkian eta baita euskara batuan ere, zuzentasunez eta jariotasunez hitzegiteko gaitasuna izan behar dute ikasle eta irakasleek testuinguru desberdinetan.

Horregatik, eskola honek Hizkuntzaren Normalkuntza Proiektu berria egin du.


HELBURU OROKORRAK
Eskola-Komunitate osoan euskararen erabilera eta kalitatea gehitzea.
Ikastetxearen kanpo-proiekzioa inguru fisikoan eta jarduerazkoan, harremanak dituen erakunde , enpresa eta elkarteekin batera, euskararen kalitatean eragile bezala duen ahalmena optimizatuz.

EKINTZAK
Ikasleekin:
Azken urteetan modura Eusko Jaurlaritzaren NOLEGA programako ekintzetan parte hartuko dute: kantagintza, antzerkia, irteerak, egonaldiak etab.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Normalkuntza Planean zehaztutako egitasmoak burutuko dituzte ikasturtean zehar.

Irakasleen formakuntza

Gure gizartean teknologia berriak eragina handia daukate. Ikasle gehienok tresna hauek erabiltzen dituzte eguneroko bizitzan egiten dituzten ohiko ekintzak burutzeko.
Teknologia berriei buruz hitz egiten dugunean ikasleengan dituzten eragin positiboa ekartzen dugu burura, eta ez ikasleek teknologi berriak irakasteko jasan behar dituzten pretakuntza nolakoa izan behar den.Azkenengo hau, hau da, ikasleen prestakuntza, ezinbestekoa da teknologia berrien irakaskuntza benetan eraginkorra izateko. Irakasleek prestakuntza jaso beharko lituzkete tekonologia berriak irakatsi ahal izateko.
Gauza hauek dira irakasleIk jakin beharko dituztenak. Gehiago jakiteko hemen usten dizuet esteka

jueves, 6 de mayo de 2010

Eskola Agenda 21eri buruzko bideoa!

Hemen daukazue kazetaritza ikasketak egiten ari den neska batek irakasle bati egindako elkarrizketa. Elkarrizketa honetan Agenda 21eko informazioa eta nondik norakoa agertzen da.

Eskolako Agenda 21en garapena

Eskola programara atxikiko dela sinatu ondoren, Ingurumen Batzordea antolatzen da; batzorde horretan EA21eko arduradunak parte hartzen du, hots, Ingurugelak onartutakoak. Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat hautatzen da, eta horren inguruan garatzen da programa, hiru lan-eremuak (ikastetxearen kudeaketa iraunkorra, curriculum-berrikuntza eta komunitatearen parte hartzea) alde batera utzi gabe. Kontuan izan behar da azken helburua dela garapen iraunkorra lortzea.

Informazio eta sentsibilizazio fasea eta gero, Batzordeak diagnotikoa ez ezik, ekintza plana ere egin eta gauzatu behar du. Ondoren, emaitzak eta prozesua aztertuko dira, ekintzak ebaluatu eta ondorioetara eta hobetzeko proposamenetara eta aukeretara iritsi, eskolak parte hartzeko foro batean. Udal foroak prozesuaren azken memoria aztertuko du, eta eskolakoek egindako ekarpenei erantzuna emango die.

EA21en programa atxikitako ikastetxeeako eskola-adineko ordezkariak bigarren hiruhilekoaren erdialdera bilduko dira Eskola arteko Foroan. Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztuko du ikasturtean hautatutako gaiaren inguruan ikastetxearen auzoan egindako azterketa-lana, eta azterketa horretan oinarritutako gomendioak emango ditu. Ondoren, azken dokumentua egingo da ikasturteko EA21en lanaren ondorio guztiekin, eta ekainean Udalaren Osoko Bilkuran aurkeztuko da.

Agenda 21

“Agenda 21” ingurugiroa zaindu eta hobetu nahi duen eskola proiektu bat da. Proiektu honetanikastetxeak beste eskola batzuekin eta zenbaitetan udaletxeekin, amankomunazgo eta biodibertsitate zuzendaritzarekin batera lan egiten du. ikasleek eskola ingurumena ezagutu eta babesten ikas dezaten.


PROIEKTUAREN HELBURUAK
1.Ikastetxeko eta udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten erabakiak hartu.
2.Herriko Agenda 21ean parte hartu.
3.Hezkuntza komunitateko sektore guztiek ( ikasle,guraso eta langile) parte hartzeko mekanismoak sendotu.
4.Ingurumenari dagozkien gaiak identifikatu, aztertu eta alternatibak proposatu, foroetan ezagutarazi eta ingurunearen erabilera jasangarria lortzeko prozesuak abiaraztea.
5.Ikasleak, beren ikastetxe eta udalerria ezagutuz, ingurumenaren kalitatean eragina duten kontuetan parte hartu eta erabakiak hartzeko tresna izan.
6.Ikastetxea ingurumenarekin arduratsua eta errespetutsua den praktika baten eredu bilakatu
7.Curriculuma garapen jasangarriak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko egokitu.

Proiektu honetan zenbait jarduera eta ekintza berezi egiten dira. Dakigunez, ikasleek ekintza praktikoekin errezago eta hobeto ikasten dute.


EKINTZA ETA JARDUERAK
Irakasleek curriculuma arakatu eta mugikortasunerako ohitura egokiak garatzeko hainbat proposamen egingo ditugu.
Gurasoek gure ohiturak, jarrerak aztertu eta hobeto mugitzearen alde lana egingo dugu.
Eta ikasleek garraioak ezagutu eta osasuntzuenak identifikatuko ditugu.
Gure jarrerak aztertu eta bide hezkuntzako tailerretan parte hartuko dugu.
Gure herriko kaleak behatu, arazoak identifikatu eta udalara hobetze proposamenak eamango ditugu.
Informazioa zabaldu eta eskolako festa antolatuko dugu.
Gainera, hainbeste leku interesgarriak bisitatzeko asmoa daukagu.

Elkar bizitza proiektua

Hainbat proiektuei buruz hitz egin ondoren, eskola batean zuzenean dauden proiektuak aipatu eta laburbilduko dizuet. Gaur egun, gero eta proiektu gehiago ditugu hezkuntzari dagokionez, askotan bi proiektu baino gehiago eskolatan daudelarik. Horregatik, eskola bat aztertu dut, kasu honetan Lekeitioko Eskola Publikoa guztiok ikusteko nola posible den proiektu bat baino egotea, proiektu bakoitza zertan datzan baita bakoitzaren helburuak ere ikusteko.Hauetako batzuk ezezagunak izan arren oso interesgarriak dira. Aztertuko dudan lehenengo proiektua Elkar Bizitza proiektua da. Hurrengo sarreretan beste batzuk aztertuko ditugu.

1. Elkar bizitza proiektua:

Programaren helburua elkarbizitza modu orokor batetan lantzea da, horretarako eduki desberdinak landuko direlarik: gelako antolakuntza eta ikasleen integrazioa, bizitzarako trebetasunak, emozioen hezkuntza, autoestimua eta sexu hezkuntza, besteak beste. Ikusten duzuenez oso programa zabala eta osatua da, gaur egungo ikuspegi zientifikoek horrela eskatzen dutelako. Hau da, ikuspuntu desberdinetatik abiatu behar garela ikasle guztien ezaugarri eta bizi esperientziak kontutan hartzeko eta baliosteko.

Helburuak
Eskola Komunitatea osatzen dugun pertsona guztien arteko harremanak hobetu
Ikasleen arteko harremanak sendotu
Gatazkaren aurrean elkarrizketa eta akordioaren ohiturak bultzatu.

Eskola antolaketa eta eguerdiko orduak antolatzen dituzte:

Elkarbizitzak eskolako ikasleen emaitza akademikoekin eta baita eskola antolaketarekin zerikusi zuzena dauka. Hau dela eta, konturatuz unerik gataxkatzuenak, besteak beste, hiru direla: sarre-irteerako momentuak, jolas ordua eta eguerdiko (jantokiko) orduak; hona hemen martxan ipini ditugun egitasmoak.
Goizetan, sarrera orduetan, irakasleok 10´lehenago eskolara etortzeko konpromezua hartu dugu. Honela, ikasleen sarrera irakaslegoak lagundurik egiten da eta geletara ailegatzen direnerako gela guztiak zabalik eta prest egoten dira.
Jolas orduak: eremu honetan aldaketa nabariak egin ditugu eta jasotako emaitzak denok pozteko modukoak izan dira.
Baloi bako gunea sortu dugu eta orain neska-mutilak hainbat joku eta jolas konpartitzen dituzte, nabarmenena soka saltoa izanez.
Jostailu kooperatibo berriak erosi ditugu, patiorako bereziki prestatuak, eta jostailu hauek atera eta gordetzeko “nagusi arduradunak” izendatu ditugu.
Nagusi tutoreak: nagusi tutoreen lan talde bat antolatu dugu jolas orduetarako eta hauek jolasak antolatu dituzte Haur Hezkuntzako ikasleentzat.

- Eguerdietako ekimena: Udalarekin batera eta Jantokiko arduradunen laguntzarekin, eguerdietako antolamendu berri bat ipini dugu martxan. Antolaketa berezi honetan jantokiko ikasleak hamar talde heterogeneo eta adin desberdinetan banandu dira, eta munduko jolasak, joku kooperatiboak, irteerak, liburutegia, informatika, zirkoa eta beste zenbait ekintza landuko ditugu.

miércoles, 5 de mayo de 2010

Teknologia Berriak: Ikastetxeetan Sartu Bai ala Ez?

Iker Laskibarrek Hik Hasi aldizkarian argitaratutako artikulua irakurri ondoren blogean honen berri ematea interesgarria iruditu zait.

Artikuluak gaur egun ikastetxeetan teknologia berriak sartzea ezinbestekoa dela esaten du, arrazoi anitzegatik, horien artean garrantzitsuena, hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigulako.

Hedabideek eta ordenagailuak sekulako aurrerapenak eskaintzen dizkigute, informazio iturri oso handia delako eta edozein gaiari buruzko berehalako informazioa eskuratzeko aukerak ematen digulako.

Euskadi eta Kataluniaren arteko ezberdinatsunak

Badakigu teknologiak funtsezkoak direla gaur egun eta eskola askotan proiektu berritzaile ugari jarraitzen direla, baina badakigu proiektu hauek dakartzaten onurak zeintzuk diren? Hurrengo artikuluan Katalunia eta euskal herriak jarraitutako proiektu berrritzaileek dakartzaten onurak zeintzuk diren eta hauen artean dauden ezberdinatsunak ikus ditzakegu. Artikuluaren autorea Mentxu Ramilo dugu. Honen ustez, proiektu berritzaileei dagokionez, Euskadi eta kataluniaren arteko ezberdinatsunak hauel dira:

"La red del Pais Vasco es mucho más jerárquica u hermética, ya que las estrategias son diseñadas por las instituciones y los entes han estado siempre alrededor de la ciencia y la tecnología...Mientras que el modelo Catalán garanmtiza la pluralidad y es más flexible cuando se trata de modificar estrategias".

Artikulu osoa irakurri nahi baduzue hemen klikatu

martes, 4 de mayo de 2010

Euskaraz bizi

Euskaraz bizi proiektua euskara modu dinamiko batean ikasteko eta erabiltzeko sortu den proiektua da. Proiektua oso motibagarria da ekintza ezberdinak egiten dituztelako. Ondorioz ikasleek euskara erabiltzen eta gozatzen ikasten dute.

Nire ustetan oso garrantzitsua da ikaseek euskararen garrantziaz ohartzea eta hau bide oso ona izan daiteke.

Proiektua

Zer da Euskaraz Bizi Proiektua?
Ikastolan jaioa eta ikastoletan etengabe gorpuzten eta hazten ari den egitasmoa da. Bere helburu garrantzitsuena euskararen erabilpena bultzatzea da. Jose Luis Gorostidik jarri zuen abian, eta geroztik, osotzen eta egokitzen doa errealitate eta egoera berrietara.

Zein helburu dauzka?

*Ikasleak euskal hiztun bilakatzea.
* Euskara noiznahi eta nonahi erabilia izan dadin euskararentzat erabilera esparruak irabaztea, eta euskaraz bizitzeko aukera eragingarriak sortzea: jolasaldiak, jantokia, Eskolaz Kanpoko Ekintzak, etab.
* Euskararen erabilera sustatzeko estrategiak aplikatzea: hizkuntza jokabideak sendotzeko edo eraldatzeko estrategiak denok erabili ditzagun bultzatuz.

Proiektu hau aurrera eramateko oso garrantzitsua da koordinazioa. Beraz Euskaraz Bizi Batzordea daukagu, Eskolaz Kanpoko Ekintzen arduradunak eta etapa bakoitzeko arduradun batek osotuta; koordinatzaile orokor bat ere badago hiru etapen lana zein ikastolan parte hartzen duten eragileen parte hartzea lotzeko. Honetaz gain, guraso batzordea daukagu bai eta ikasleena ere.

Zer lortu nahi dute?
Oinarrizkoa deritzogu haurrengan euskararenganako identifikazio baikorra eta motibazioa sortzeari, beraz, ezinbesteko helburua dugu ikasleak pozik eta identifikaturik egotea, ikastolan, irakasle eta ikaskideekin, lankidetza eta elkartasunean. Hortaz, planteatzen ditugun ekintzak atseginak eta interesgarriak izan dakizkiela arrantzitsuena da. Ez dugu gure ikasleek euskara arlo akademikoarekin soilik lotzerik nahi, erregistro formaletik harago joanez, ahalik eta testuinguru esanguratsuenak eskaini nahi dizkiegu. Arlo ludikoari eta harremanetarako euskarari arreta berezia eskaini nahi diogu.

Zer motatako ekintzak egiten dituzte?
Argitxorekiko identifikazioa, euskal kulturarekin lotura dituztenak (Olentzaro, Agate Deuna, euskal inauteriak), herri euskaldunetan egiten ditugun egonaldiak, Euskal Astea, gabonetako show-a, inauterietako jaialdia, ikasturte bukaerako jaia, Euskararen Nazioarteko Egunerako ekintza bereziak, euskara sustatzen dituzten ekitaldietan parte hartu eta unitate didaktikoak landu, etab.

Euskaraz bizi

lunes, 3 de mayo de 2010

Txanela proiektua gure Lehen Hezkuntzan

Autorea: Jakintza Ikastola - 2009ko Urriaren 9a

Ikastolen Elkarteak diseinatu eta garatutako Txanela Proiektua abian jarri zenetik, gure ikastola buru-belarri murgildu da proiektu horren lanketan. Proiektu guztiekin gertatzen den bezala, urteak aurrera joan ahala, proiektuaren dohainek eta ahuleziek garbi adierazten dute zeintzuk diren egin beharreko egokitzapenak eta horretan dago gure LHko irakasleria. Alde batetik, mota askotako formazio jasotzen eta, bestetik, ekimen eta proiektu ezberdinekin uztarketa eta egokitzapen prozesuak diseinatzen.

Ekintzailetza, eskola inklusiboa, IKT-ak, bizikidetza...ez dira kontzeptu berriak gure geletan, baina gure ikastolako irakasleak egiten ari diren ahaleginei esker, Txanela proiektua jorratzerakoan, metodologian aldaketak ematen ari dira alderdi horiek guztiak modu kontziente eta eraginkorrean lantzeko. Gainera, Euskal Curriculumak sustatu nahi dituen konpetentziak eta ikuspegi berritzailea txertatzeko egundoko ahalegina egiten ari dira. Beraz, aldaketa ugari gure geletan ematen eta emango direnak epe motzean. Gure etapa honetan zertan ari garen hobeto ulertzeko, azken egun hauetan etapako ikasle eta irakasleek argitaratutako bideo eta argazkiak jartzen dizkizuegu.

BIDEOA: LHkoak LANEKO EGUN ARRUNT BATEAN


Hezkuntza eta TIC

Bideo honetan SM fundazioak aurkeztutako " Congreso SM de Educación" zati bat ikus dezakegu. Bertan, hainbat irakasle, formatzaile,zuzendaritza taldeak ... hezkuntzari dagozkion zenbait gai landu zituzten batez ere eskola 2.0 rekin lotuta daudenak.



Eva Almunia destacó que “el futuro de nuestros ciudadanos está en la Educación” y explicó la importancia del Proyecto Escuela 2.0 para la mejora educativa y la construcción de “una verdadera sociedad de la comunicación y del conocimiento”.

Para ello, señaló que “el ordenador no es suficiente”, y que debe ir acompañado por la “formación del profesorado” y los contenidos digitales, como los ingredientes básicos de la Escuela 2.0 y destacó que “SM ha dado un paso firme en su integración”. En este sentido, explicó que las TIC “no son una posibilidad sino una realidad y el ámbito educativo no puede mantenerse al margen”. La secretaria de Estado de Educación subrayó la importancia del “compromiso conjunto” y habló de un pacto por la Educación en el que todos nos sentimos reflejados.

Eva Almunia aclaró que el libro digital no va a sustituir al libro en papel y como conclusión subrayó “la importancia de garantizar el acceso a las nuevas tecnologías en el aula para conseguir una educación de calidad para todos”.


informazio gehiago nahi baduzue

Eskola 2.0

Hemen usten dizuegu eskola 2.0 proiektuko bideo oso interesgarri bat. Bideo honetan, ikasgeletan lan egiteko modu berri bat ikus dezakegu.

domingo, 2 de mayo de 2010

Web 2.0 eta Hezkuntza

Hurrengo bideo honetan Web 2.0 zer den eta nola erabiltzen den azaltzen da. Web 2.0ren inguruko kontzeptu asko argitzen ditu (wikia, blog, delicious,...). Oso interesgarria da, gainera klaserako irakurtzen gauden liburua (Practicas educativas en entornos Web 2.0) hobeto ulertzen laguntzen du.

Lehenengo Zatia


Bigarren zatia

Eskola 2.0

Irudi honetan ikus dezakegu Eskola 2.0 ezaugarri eta kontzeptu garrantzitsuenak.

Gaur egungo gizartean teknologi berriak indar eta garrantzia handia daukate, hori dela eta, egungo hezkuntzan teknologia berriak integratuta egon beharko litzateke. Horretarako irakaskuntza tradizionalarekin bukatu behar dugu eta irakasteko metodologia eta teknika ezberdinak erabili behar ditugu.
Egun, eskola askotan IKT proiektua aurrera eramaten dute, hala ere, eskola batzuetan jarraitutako metodologia tradizionala izaten jarraitzen du, Sergio Monge Benitok dioen moduan.

Artikulu honetan, Sergiok egungo hezkuntzari buruz duen iritzia irakur ditzakezue.

viernes, 30 de abril de 2010

Amara Berri Sistema: Ikastetxeen Sarea.

Sarrera honetan Euskal Autonomi Erkidegoan Amara Berri Proiektua aurrera daramaten eskolak aipatuko ditut, eskola horietako web guneak aipatuz. Horrela, interesatuta dagoen norbait, zentruaren izenean klikatuz gero, zentru horri buruzko informazioa aurki ditzakezue.

ARABAN
- Aiarako Etxaurren Ikastola
- Okondo

BIZKAIAN
- Allende Salazar LHI (Gernika)
- Mundaka LHI (Mundaka)
- Gorliz LHI (Gorliz)
- Etorkizuna Ikastola (Abanto-Zierbena)
- Landako LHI (Durango)
- Larrea LHI (Amorebieta-Etxano)
- Zelaieta LHI (Abadiño)
- San Frantzisko LHI (Bermeo)

GIPUZKOAN
- Amara Berri LHI (Donostia)
- Harri Berri-Oleta (Donostia)
- Maria Reina Eskola (Donostia)
- Ondarreta LHI (Andoain)
- Murumendi LHI (Beasain)
- Urdaneta LHI (Ordizia)
- Zestoako Herri Eskola (Zestoa)
- Zumaiako Herri Eskola (Zumaia)
- Txinkorta Herri Eskola (Bidegoian)

jueves, 29 de abril de 2010

Amesten duzun guztia

Bideo honetan, Jakintza Ikastolan Txanela proiektua ezarri ondoren, hainbat ikasgaietan eta maila ezberdinetan nola landu egiten duten ikus dezakegu. Bideoaren hasieran, Txanelako maskota ikus dezakegu.

Ikasys ikasketa pertsonalizatua

Bideo honetan Orioko Herri Ikastolan Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako klaseetan Ikasys proiektua nola funtzionatzen duen ikus dezakegu.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Ikasys: Ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin | Erabiltzailea: argia

miércoles, 28 de abril de 2010

Ikasys

Ikasys proiektua eta teknologien erabilpena ikastolen errendimendua hobetzen du, edo hori esaten dute UPV-ko talde batek egindako ikerketak.aipatutakoa berrietan agertutako artikulu batean agerian uzten da.

Artikuluak honela dio:

El proyecto Ikasys, que comprende un ordenador portátil y contenidos curriculares para que los alumnos hagan ejercicios, ha mejorado el rendimiento de los estudiantes. La iniciativa, impulsada por la Federación de Ikastolas (en la actualidad en proceso de conversión en la cooperativa Euskal Herriko Ikastolak), se ha aplicado este curso en 16 centros de la red y, según las conclusiones del estudio llevado a cabo por un equipo de la UPV, en todos los casos ymaterias los resultados obtenidos por los escolares que han participado en el proyecto son mejores que los de quienes no lo han hecho.

Hauxe artikuluaren lehenego paragrafoa da baina osoa irakurtzeko linka usten dut.

Ikasys proiketua ikastolen errendimendua hobetzen du.

Teknologia berriak geletan erabiltzeak onura anitz dakartza

Gaur egungo gizartean teknologia berriak indar handia dute, hori dela eta, eskoletan landu beharko litzateke. Geletan teknologia berriak erabiltzea egun jarraitzen den metodologia aldatzea suposatzen du. IKT proiektua eraginkorra izateko metodologia dinamikoa erabili behar dugu, beti ere,ikasleen parte hartze aktiboa eta motibazioa sustatuz.
Artikuluak, IKT proiektuak dakartzan onurak aipatzen ditu. Honez gain, Teknologia berriak gaigabezia duten ikasleekin erabiltzeak izan ditzakeen eragina aipatzen du ere.

Artikulu interesgarria iruditu zait, hezkuntzan zergatik aplikatu behar diren teknologia berriak aipatzen duelako eta gaigabezia duten pertsonekin nola jokatu dezakegun azaltzen digulako ere.

Ondoren, esteka usten dizuet gaiari buruz gehiago jakiteko.

martes, 27 de abril de 2010

Victor Bermejo: Eskola 2.0

Aurreko sarreran, Eiderrek Eskola 2.0-ari buruzko informazioa eskeini digu, informazio hori borolbiltzeko, Leioako Lamiako eskolan Victor Bermejok Eskola 2.0ari buruz egindako hitzaldiaren bideoa ikusteko aukera duzue.

lunes, 26 de abril de 2010

Eskola 2.0

Eskola 2.0 gaur egungo eskoletan martxan jarri den beste proiektu berritzaileak da. proiektu hau teknologi berriekin zerekusia du hau da, bizi dugun gizartearekin lotura du.

Gure ustetan oso garrantzitsua da ikasleak errealitatetik hezitzea eta honen adibide oso argia teknologi berriak dira.

Horregatik proiektua hau zertan datzan pixkana azalduko dugu. Kasu honetan proiektuari buruzko sarrera eta helburuak jarriko ditugu.

Eskola 2.0

2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.

Helburuak:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
• Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
• Eten digitala murriztea
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA

domingo, 25 de abril de 2010

IKT proiektua Txile-ko eskola batean (bideoa)

Bideo honetan Ikt proiektuari buruzko informazioa ikus dezakezue. Bertan, Txile-ko eskolan jarraitutako proiektua azaltzen da. Eskola honetan enlaces programaren bidez teknologia berriak praktikan jartzen dituzte, ikasleek konpetentzia berriak garatzeko helburuarekin. Bideoak eskoletan teknologia berriak erabiltzearen onurak azaltzen dizkigu.


http://www.youtube.com/watch?v=PZnQSnN3O5A

Redes 2.0: Educar Para Fabricar Ciudadanos.

Hemen uzten dizuedan bideo hau oso interesgarria da, oso ondo dago hezkuntzari buruz erreflexioa egiteko. Zein norabidetan eboluzionatu behar du hezkuntza sistemak mende honetako erronkei aurre egiteko gai diren hiritarrak sortzeko?

Educar para ser ciudadanos bideoa

sábado, 24 de abril de 2010

Elkartasun-jolasak Txanela proiektuan

Jolasa gizakiaren garapenerako ezinbesteko bizi-ekintza da. Haurren ekintza ludikoetan hainbat prozesu sozial, emozional eta kognitibo aktibatzen dira, ta prozesu horiek zuzenki erlazionaturik daude haurraren garapen globala eta integralarekin.

TXANELA proiektuaren helburu nagusia ikaslearen garapen integrala (garapen motorea, kognitiboa, komunikatiboa, afektiboa eta gizarteratzekoa) izanik, garrantzi berezia eman nahi izan diogu hezkuntza kooperatiboari, eta proiektuaren garapenean zehar irizpide hori indartzeko hainbat eta hainbat eratako proposamenak txertatu ditugu. Proposamen horien artean kokatzen ditugu elkartasun-jolasak.

Maite Garaigordobil irakasleak Juego cooperatibo y socialización en el aula. Un programa de juego amistoso, de ayuda y cooperación, para el desarrollo socio-afectivo en niños de 10 a 12 años (Seco olea ediciones S.L.) liburuan proposatzen dituen jolasak aztertu ditugu, eta aipatu programa txartatu dugu, gaien sekuentziari egokituz.

Honako hau da programaren xedea:

- Haurren garapen integrala eta, bereziki, dimentsio sozio-afektiboa potentziatzea; normaltasunez aurreratzen duten ikasleena, zein garapenean zailtasunak dituztenena (ikasketetarako heldutasun falta, auto-kontzeptu urria...) eta beren kideekiko harremanetan arazoak dituztenena (lotsatiak, oldarkorrak, lagunek baztertuak...).

Taldean elkarreragin kooperatiboa bultzatuz, haurren jarrera gizatiarra, garapen emozionala eta sormena sustatuz, beste kideekin batera lan egitea helburu bakar eta bera lortzeko, eta, indibidualismoan eta lehiakortasunean oinarritutako hezkuntza-eredua saihestuz.

Elkartasun jolasen helburuak
  • Ikasleen arteko ezagutza handitzea, taldekide guztien auto-baieztapena estimulatuz.

  • Elkarreragin sozial baikorra, adiskidetsua, eraikitzailea...handitzea, taldeko kide izatearen sentimendua estimulatzea.

  • Sozializazioa hobetzeko jokabide egokien garapena handitzea, ekimena, laguntasuna, arau sozialekiko errespetua...jokabide oldarkorra, lotsatia, edo apatiazkoa gutxituz.

  • Talde barruan hitzen bidezko zein hitzik gabeko komunikazioa hobetzeaz gain, entzumen aktiboa ere hobetzea.

  • Taldekoen arteko laguntza-harremanak hobetzea, taldean kooperatzeko gaitasun hobetzea, jokabide pro-soziala hobetzea, alegia.

  • Taldekideen adierazpen integrala sustatzea eta bultzatzea (sentimenduak, emozioak, pentsamenduak, desioak, beldurrak...)

  • Auto-irudia eta auto-kontzeptuaren hobekuntza erraztea.

Elkartasun jolasen ezaugarriak

Bost osagaitan bil daitezke jolas hauen ezaugarriak:

  • Parte-hartzea. Denek hartzen dute parte momentu oro, eta ez dago ez eliminaturik ezta galtzailerik ere. Eliminaziorik ez dagoenez, hain abilak ez diren ikasleek aukera dute euren trebeziak hobetzeko eta esperientzia handitzeko.
  • Onarpena. Ikasle bakoitzak, jokatzen duenean, esanahiaz beteriko rola izango du, onartuko duen rola eta besteek ere onartu beharko dutena. Jokalariek elementuen kontra jokatzen dute, ez kideen kontra. Kidea kooperazio-lagun bezala ikusten dute eta, modu horretan, huts egiteari beldurra kenduko diote eta porrotaren ideia uxatu, helburua ez baita irabaztea.
  • Kooperazioa. Ikasleek elkarri lagunduko diote momentu oro, talde bezala jolasaren helburua betetzeko asmoz, euren esfortsua batuz eta trebezia ezberdinak konbinatuz, helburu komun bat lortzeko.
  • Fikzioa. Beti jolasten baitugu errealitateko zerbait bagina bezala "... izatera" edo "... izango bagina bezala".
  • Dibertsioa. Era adiskidetsuan eta eraikitzailean, elkarreraginean, ikasleen dibertsioa ziurtatuta dagoelako.

jueves, 22 de abril de 2010

Amara Berri Proiektua: Sistemari Buruzko Erreportaia.

Hemen usten dizuet Amara Berri Proiektuko Erreportaia bat, 2006.urtekoa da, baina oso ondo azaltzen du proiektu honen nondik norakoa. Bereziki Donostiako Amara Berri Ikastxeari buruz egindako erreportaia da. Erreportai honekin, proiektu honi buruz izan ditzazkezun zalantzak argitu ditzakezula esango nuke, beraz, sakatu nabarmendutako hitzen gainean eta informatu!

lunes, 19 de abril de 2010

Txanela proiektuaren logotipoa


Elkarrekin bizitzen ikasi Txanela proiektuan

Elkarrekin bizitzen ikastea ezinbesteko osagaia da Txanela proiektuko proposamenetan; ezin da Txanela proiektua ulertu elkarrekin bizitzeko konpetentziak kontutan izan gabe.

Txanela proiektuan edozein edukiren aprendizaiaren paradigma eraikitzailearen aldeko hautu metodologiakoa egin da eta, ondorioz, proposamen guztien ardatz nagusienetakoa, elkarreraginean garatutako aprendizaiaren eraikuntza da. Elkarreragin horretan hainbat konpetentzia landuko dira etengabe eta, gainera, elkarreragin hori behar bezala bideratuko dituzten taldekatzeetan sortuko diren dinamiken kontzientzia eta erregulazioa osagai nagusi bihurtzen dira.

Paradigma eraikitzailearen beste ardatz nagusietako bat estrategia guztiak (kognitiboak, komunikatiboak, ekimenari dagozkionak, emozionala eta elkarbizitzari dagozkionak) konpartitzean datza. Estrategiak elkarri komunikatuz eta elkarrekin garatuz ikasteaz ari gara, eta alderdi hori ere konstantea da Txanela proiektuan.

Horretaz gain, unitate didaktiko guztien garapenean, etengabe bultzatuko da elkarbizitzari dagozkion konpetentzien (pertsonen arteko harremanak, parte-hartze demokratikoa, elkarlana eta talde-lana, gatazken konponbidea eta aniztasuna) eta eszenatokian (jolastokia, ikastola, gela, kalea, familia, auzoa, herria...) inguruko hausnarketa eta eztabaida. Aldi berean, elkarlanean eta talde-lanak proposatzerakoan, erabakiak era egokian hartzeko egoerak eta prozedurak aurkezten zaizkio ikasleari Txanelan, baita arazoak estrategikoki eta demokratikoki ebazteko ere. Bestalde, urtez urte eta unitatez unitate hainbat elkartasun-jolak txertatu dira; horietaz gain, gaien sekuentzietan nahiz tutoretzan lantzeko aproposak izan daitezkeen hainbat proposamen egiten dira, zenbaitetan komikietako pertsonaiek islatzen duten aniztasuna eta bizipenak baliatuz.

Elkarbizitzak eta elkarrekin bizitzen ikasteak, beraz, Txanela proiektuko proposamen didaktiko guztiak bustitzen ditu.

Ikasys proiektuari buruzko iritziak

2008-09 ikasturtearekin batera, Ikastolen Elkarteko 17 ikastoletara iritsi da Ikasys izeneko proiektua. Proiektu honekin, ikasleek software askeaz hornituriko ordenagailu bana darabilte trebatzeko, memorizatzeko eta nork berea egiteko.

Proiektuaren informazioa eskaini ondoren orain, proiektuaren benetako protagonistei hitza emateko garaia heldu dela pentsatu dugu. Pentsatu eta egin. Horretarako, 2. eta 6. mailako bina ikasle eta irakasle bana hartu eta euren iritziak bideo honetan ikus ditzakezue.

Ikasys proiektuaren helburua, osagaiak eta prozedura

Ikasys proiektua pixkana ezagutzen jarraitzeko hemen informazio gehiago eskegitzen dut. Informazio honekin zuek proiektuaren ezaugarriak, osagaiak jakitea nahi dut.

Zein helburu du?

Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. Ikasys Proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.

Zein prozedura erabiltzen du?

Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta ahalmena kontuan izanik kontratu didaktikoa egingo da, bertan, irakasleak ikaslearekin batera adostuko du zer lan egin behar duen (zenbat ariketa, gainditu beharreko zailtasun maila, denboralizazioa,…).
Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko ditu aurrez hitzartutako ariketak. Bitartean, irakasleak lana gainbegiratuko du eta behar duen laguntza emango dio.

Dibertsifikatzea: aurrekoarekin batera, behar bereziak dituzten ikasleen jarraipenean edota etorkinen hainbat beharretan ere lagundu dezake proiektuak.

Ebaluazioa: ikasleak ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu; aldi bereko zuzenketa da. Lana bukatutakoan, ikasleak, irakaslearekin batera, jardueraren balorazioa egingo du, zer zailtasun izan duen, eta egiten duten balorazioaren arabera, bien artean erabakiko dute zein neurri hartu behar dituzten eta zein lan konpromiso ezarriko duten hurrengorako.

Zein dira IKASYS sistemaren osagaiak?

Hardware aldetik: eskola beharrei erantzungo dien eta erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK tresna informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean integratuko da eta ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da.

Software aldetik: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu, jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa.

Eduki kurrikular aldetik: arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira, 225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).
INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ( IKT)


Non eta zertarako sortu?


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, teknologia berrietan ematen diren berrikuntzez jabetu eta garapenaren eta etorkizunaren beharrei eta erronkei erantzuteko beharra ikusita, teknologia horiek Eusko Hezkuntza Sisteman zabaltzearen aldeko apustua egiten ari da, gizartean ematen diren aldaketetara egokitzeko. Hartutako neurrien artean IKT proiektua dugu.

Helburu orokorrak :

IKT-ak honako helburu orokorrak ditu :
  1. Gaurko gizarteak eskatzen duen teknologia eta komunikazio tresnen erabilpenaren erronkari erantzutea eta ikasleak horretarako prestatuak izatea
  2. Informazioa eta komunikazio teknologien bidezko estrategia berriak aztertu eta praktikan jartzea
  3. IKT-ak komunikaziorako eta ekartrukerako erabiltzea
  4. Aniztasunaren trataeran eta Hezkuntza Premia Berezidun umeen laguntzarako, IKT-ak eskaintzen dituzten baliabide eraginkor eta erakargarriak erabiltzea.
  5. Curricilumaren arloak multimedia tresna berrien laguntzaz irakastea
Gizartean ematen diren aldaketetara moldatzea ez da lan erraza, hala ere, egunero pausotxo bat eman dezakegu.




domingo, 18 de abril de 2010

Amara Berri Sistema: Bideoa

Hurrengo bideo honetan, Amara Berri Sistemaren ezaugarri nagusiak ikus ditzazkegu, oso interesgarria iruditu zait, honetan, proiektuaren nondik norakoa azaltzen delako.

viernes, 16 de abril de 2010

Zer da ikasys?

Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. Ikasys Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu:

Trebatzeko

Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,…

Memorizatzeko

Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, …

Nork berea egiteko

Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.

Informazio gehiago lortu nahi baldin baduzue click hemen: Ikasys proiektua

jueves, 15 de abril de 2010

Amara Berri Sistema: Hasiera

Amara Berri Sistemaren sustraiak 1972koak dira, Loli Anaut eta irakasle-talde batek Durangoko Taldearen esperientzia deitu izan zioten hura bultzatu zutenekoak alegia.

70.eko hamarkadaren erdialdean, aipatutako Loli Anaut-ek Donostiako Amara Berri Ikastetxea Publikoan pedagogi ekimen batzuk bultzatu zituen, eta Haur Hezkuntzan hasi zelarik poliki-poliki handituz eta finkatuz joan ziren, harik eta, 1979an, "Globalizazioa bizi-prozesu gisa sistema ireki baten barnean" izeneko proiektuaren aurretiazko ikerkuntza-fasea edo itxura zuen arte.

Esperimentazio fase hau bere ikuspegiak betetzen ari zen, eta proiektuak sendotasun handia hartu zuen, bai pedagogi mailan bai antolaketa mailan. Haur Hezkuntzatik abiaturik Lehen Hezkuntza osoan zabalduz joan zen, pedagogi berrikuntzarako erreferentzia bihurtuz ez soilik EAEko hezkuntza-munduarentzat, baizik eta baita espainiar estatuko toki askorentzat ere, hona begira baitzeuden.

Prozesua garatu ahala, Amara Berri Sistema eskola kopuru handi batean sartuz joan zen, eta hauetan Amara Berri Ikastetxe Publikoak burutzen zuen aholkularitza lana; horrenbestez, gaur egun sare moduko bat dira, euskal geografia osoan zabaldutako 18 ikastetxez osatua.

Eusko Jaurlaritzak dagoeneko Pedagogi Berrikuntzako Zentrotzat hartua du.

Nahiz eta pixkanaka ni-neu informazioa jartzen joan, zuek ere zeozertxo ikusi ahal izateko zuen Amara Berri Sistemari buruz.

Txanela proiektua

Bideo hau aukeratu dut, Goierriko eskolan txanela proiektua nola funtzionatzen den ikusteko. Bideo honen bidez, proiektu honen barnean dauden ekintzak ikus ditzakezue.Oso interesgarria da!

sábado, 10 de abril de 2010

IKASYS PROIEKTUA

IKASYS

Ikasys proiektua zertan datzan ikusi eta informazioa eman baino lehen, Ordiziako ikastolan nola lantzen den agerian utzi nahi dut. Askotan adibide batekin askoz errezago ulertzen dira edukiak, helburuak... Beraz, bideo honekin proiektua nondik nora doan ikustea eta ulertzea posiblea da modu erraz baten, hurrengo batean proiektuaren ezaugarriak jarriko ditut.


viernes, 9 de abril de 2010

Txanela proiektua

Artikulu honetan, 5.mailako ikasleek bere esperientzia IKT Txanela proiektuarekin azaltzen digute. Adibidez, lehen paperez egin behar zuten gauzak, orain ordenagailuaren bitartez lan egin behar dute eta honek aukera gehiago ematen die bideoak ikusteko, sortzeko...
Aldaketa guztiak artikuluan aurki ditzakegu.

Ikt Txanela proiektua, Jaso Ikastolan martxari buruzko artikulua

jueves, 8 de abril de 2010

IKT Proiektua

IKT programazioa

Orrialde hau aukeratu dut proiektuaren helburua eta ezaugarriak Power point baten bidez modu argi eta ulegarri batean agertzen direlako.

miércoles, 7 de abril de 2010

Zer da Txanela?

Txanela proeiktua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den proiektu honek, bi etapen arteko zubi lana batetik eta Lehen Hezkuntzako oinarriak finkatzen laguntzearena bestetik ditu helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente , bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua.

Lehen Hezkuntzako proiektuak, TXANELA proiektuak alegia, Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu.

TXANELA proiektuak, besteak beste, honako ezaugarriak lituzke:

Ezaugarri nagusiak

Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua
  • Gaitasunen garapenean oinarrituta.
  • Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.
  • Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena.
  • Aniztasuna errespetatzen duena.
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua.

Euskal Herri osorako egina

  • Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena.
  • Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.
  • Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diana.
  • Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena.

Diseinu bateratu eta eraginkorra

  • Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua.
  • Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena.
  • Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea.
  • Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dituen proiektua.

Zehar lerroak

  • Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza.
  • Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza.
  • Osasun Hezkuntza.
  • Kontsumorako Hezkuntza.
  • Gizarte-komunikabide Hezkuntza.
  • Bide-Hezkuntza.
Irizpide metodologikoak
  • Globalizazioa.
  • Ikuspegi eraikitzailea.
  • Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin.
  • Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin.
  • Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin.

martes, 6 de abril de 2010

TOP 10

Webgune eta blog hauek aukeratu ditugu, guk aukeratutako proiektu berritzaile gaiari buruzko informazio oso interesgarria agertzen delako. Honez gain, nabarmentzekoa da zientziari buruz hitz egiten duen orrialdea; gure geletan zientzia interesgarriagoa izateko helburuarekin.

Hainbat web gune aztertu ondoren, hurrengo hauek aukeratu ditugu:
  1. Ikastolak
  2. Jakintza
  3. Zientzia proiektua
  4. Bihotz gaztea ikastola
  5. Uzi ikastola
  6. Ikasys proiektua
  7. Lehen hezkuntza bloga
  8. Arrigorriaga eskolako IKT bloga
  9. Hezkuntza-teknologia
  10. Aula 21

Proiektuen aurkezpena

Josu, Maria Erika eta Eider gara eta blog honetako sortzaileeak gara, taldekide bakoitzak, proiektu berritzaile bati buruz eskegiko du informazioa, bideoak...

Nik neuk (Josu), aukeratu dudan proiektu berritzailea, denok ezagutzen duzuen Amara Berri Sistema da, alde batetik gertutik ezagutzen dudalako eta oso interesgarria iruditzen zaidalako, eta beste alde batetik, magisteritzako I. eta II. praktikumak Bermeoko eskolan egin ditudalako, eta honetan, Amara Berri Sistema jarraitzen dutelako, beraz, nire praktikaldiarekin ere lotuko dut.

Ni ( Eider) aukeratu dudan proiektu berritzailea Ikasys proiektua izan da. Gaur egungo eskoletan martxan jarri den proiektu oso interesgarria da, hala ere, nire ustetan ikasleok ez dugu proiektua osotasunean ezagutzen, informazioa ez dugulako, nola funtzionatzen duen ikusi ez dugulako... Ondorioz, proiektu honi buruz dagoen informazioa isladatuko dut baita proiektu honi buruz dudan iritzia ere.

Nik neuk (Maria) aukeratu dudan proiektu berrritzailea, Txanela da.
Proiektu hau aukeratzearen arrazoia izan da, praktiketan egon naizen bitartean, txanela proiektuarekin lan egin nuela eta proiektua oso interesgarria iruditu zitzaidan. Beraz, blog honen bidez jende guztiari erakutsi nahi diogu proiektuaren erabilera.

Ni Erika naiz eta aukeratu dudan proiektu berritzailea informazio eta komunikazio teknologia (IKT) da. Bizi dugun une honetan hezkuntzak aldaketa sakonak jasatzen eta jasango ditu, ildo horretan hezkuntzan parte hartzen dugun guztiok(ikasleak, irakasleak eta gurasoak)ikuspegi berrietara hurbiltzeko aurrerapausuak ematen joan behar ditugu. Hau dela eta,IKT proiketuaren bidez gizartean hain azkar ematen diren aldaketetara egokitzen jakingo dugu. Nire helburua proiektua zer den eta nola erabiltzen den zuei jakinaraztea da gizartean ematen diren aldaketetara egokitzeko.

Proiektu berritzaile hauei buruz jarriko dugun informazioa baliagarria eta interesgarria izatea espero dugu, irakaskuntza munduan gaudenoi suertatu dakiguke proiektu hauetan lan egitea, eta gutxieneko informazio jakin behar dugula uste dugu. Aipatu behar dugu, Proiektu Berritzaile hauetaz aparte, hezkuntzari buruz aurki dezakegun informazio interesgarria ere zuekin konpartituko dugula.

miércoles, 24 de marzo de 2010

Gure Aurkezpena!

Gu-geu Bilboko Irakasle Eskolako ikasleak gara, hain zuzen, Lehen Hezkuntzako 3.mailan gaude eta blog hau sortu dugu hezkuntza proiektuen berri emateko asmoarekin. Espero dugu blog honetan jasoko dugun informazioa erabilgarria eta interesgarria iruditzea.



EIDER ETA MARIA
JOSU ETA ERIKA

jueves, 11 de marzo de 2010

Ongi etorria!!

Erika, Josu, Maria eta Eider gara eta blog berri honetara gonbidatzen zaituztegu, non hezkuntzari buruzko informazioa eskeiniko dizuegu. Goza ezazue!!!