Lehen Hezkuntzako proiektuak, TXANELA proiektuak alegia, Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu.
TXANELA proiektuak, besteak beste, honako ezaugarriak lituzke:
Ezaugarri nagusiak
Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua
- Gaitasunen garapenean oinarrituta.
- Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.
- Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena.
- Aniztasuna errespetatzen duena.
- Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua.
Euskal Herri osorako egina
- Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena.
- Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.
- Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diana.
- Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena.
Diseinu bateratu eta eraginkorra
- Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua.
- Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena.
- Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea.
- Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dituen proiektua.
Zehar lerroak
- Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza.
- Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza.
- Osasun Hezkuntza.
- Kontsumorako Hezkuntza.
- Gizarte-komunikabide Hezkuntza.
- Bide-Hezkuntza.
- Globalizazioa.
- Ikuspegi eraikitzailea.
- Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin.
- Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin.
- Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario