jueves, 15 de abril de 2010

Amara Berri Sistema: Hasiera

Amara Berri Sistemaren sustraiak 1972koak dira, Loli Anaut eta irakasle-talde batek Durangoko Taldearen esperientzia deitu izan zioten hura bultzatu zutenekoak alegia.

70.eko hamarkadaren erdialdean, aipatutako Loli Anaut-ek Donostiako Amara Berri Ikastetxea Publikoan pedagogi ekimen batzuk bultzatu zituen, eta Haur Hezkuntzan hasi zelarik poliki-poliki handituz eta finkatuz joan ziren, harik eta, 1979an, "Globalizazioa bizi-prozesu gisa sistema ireki baten barnean" izeneko proiektuaren aurretiazko ikerkuntza-fasea edo itxura zuen arte.

Esperimentazio fase hau bere ikuspegiak betetzen ari zen, eta proiektuak sendotasun handia hartu zuen, bai pedagogi mailan bai antolaketa mailan. Haur Hezkuntzatik abiaturik Lehen Hezkuntza osoan zabalduz joan zen, pedagogi berrikuntzarako erreferentzia bihurtuz ez soilik EAEko hezkuntza-munduarentzat, baizik eta baita espainiar estatuko toki askorentzat ere, hona begira baitzeuden.

Prozesua garatu ahala, Amara Berri Sistema eskola kopuru handi batean sartuz joan zen, eta hauetan Amara Berri Ikastetxe Publikoak burutzen zuen aholkularitza lana; horrenbestez, gaur egun sare moduko bat dira, euskal geografia osoan zabaldutako 18 ikastetxez osatua.

Eusko Jaurlaritzak dagoeneko Pedagogi Berrikuntzako Zentrotzat hartua du.

Nahiz eta pixkanaka ni-neu informazioa jartzen joan, zuek ere zeozertxo ikusi ahal izateko zuen Amara Berri Sistemari buruz.

No hay comentarios: