viernes, 30 de abril de 2010

Amara Berri Sistema: Ikastetxeen Sarea.

Sarrera honetan Euskal Autonomi Erkidegoan Amara Berri Proiektua aurrera daramaten eskolak aipatuko ditut, eskola horietako web guneak aipatuz. Horrela, interesatuta dagoen norbait, zentruaren izenean klikatuz gero, zentru horri buruzko informazioa aurki ditzakezue.

ARABAN
- Aiarako Etxaurren Ikastola
- Okondo

BIZKAIAN
- Allende Salazar LHI (Gernika)
- Mundaka LHI (Mundaka)
- Gorliz LHI (Gorliz)
- Etorkizuna Ikastola (Abanto-Zierbena)
- Landako LHI (Durango)
- Larrea LHI (Amorebieta-Etxano)
- Zelaieta LHI (Abadiño)
- San Frantzisko LHI (Bermeo)

GIPUZKOAN
- Amara Berri LHI (Donostia)
- Harri Berri-Oleta (Donostia)
- Maria Reina Eskola (Donostia)
- Ondarreta LHI (Andoain)
- Murumendi LHI (Beasain)
- Urdaneta LHI (Ordizia)
- Zestoako Herri Eskola (Zestoa)
- Zumaiako Herri Eskola (Zumaia)
- Txinkorta Herri Eskola (Bidegoian)

jueves, 29 de abril de 2010

Amesten duzun guztia

Bideo honetan, Jakintza Ikastolan Txanela proiektua ezarri ondoren, hainbat ikasgaietan eta maila ezberdinetan nola landu egiten duten ikus dezakegu. Bideoaren hasieran, Txanelako maskota ikus dezakegu.

Ikasys ikasketa pertsonalizatua

Bideo honetan Orioko Herri Ikastolan Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako klaseetan Ikasys proiektua nola funtzionatzen duen ikus dezakegu.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Ikasys: Ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin | Erabiltzailea: argia

miércoles, 28 de abril de 2010

Ikasys

Ikasys proiektua eta teknologien erabilpena ikastolen errendimendua hobetzen du, edo hori esaten dute UPV-ko talde batek egindako ikerketak.aipatutakoa berrietan agertutako artikulu batean agerian uzten da.

Artikuluak honela dio:

El proyecto Ikasys, que comprende un ordenador portátil y contenidos curriculares para que los alumnos hagan ejercicios, ha mejorado el rendimiento de los estudiantes. La iniciativa, impulsada por la Federación de Ikastolas (en la actualidad en proceso de conversión en la cooperativa Euskal Herriko Ikastolak), se ha aplicado este curso en 16 centros de la red y, según las conclusiones del estudio llevado a cabo por un equipo de la UPV, en todos los casos ymaterias los resultados obtenidos por los escolares que han participado en el proyecto son mejores que los de quienes no lo han hecho.

Hauxe artikuluaren lehenego paragrafoa da baina osoa irakurtzeko linka usten dut.

Ikasys proiketua ikastolen errendimendua hobetzen du.

Teknologia berriak geletan erabiltzeak onura anitz dakartza

Gaur egungo gizartean teknologia berriak indar handia dute, hori dela eta, eskoletan landu beharko litzateke. Geletan teknologia berriak erabiltzea egun jarraitzen den metodologia aldatzea suposatzen du. IKT proiektua eraginkorra izateko metodologia dinamikoa erabili behar dugu, beti ere,ikasleen parte hartze aktiboa eta motibazioa sustatuz.
Artikuluak, IKT proiektuak dakartzan onurak aipatzen ditu. Honez gain, Teknologia berriak gaigabezia duten ikasleekin erabiltzeak izan ditzakeen eragina aipatzen du ere.

Artikulu interesgarria iruditu zait, hezkuntzan zergatik aplikatu behar diren teknologia berriak aipatzen duelako eta gaigabezia duten pertsonekin nola jokatu dezakegun azaltzen digulako ere.

Ondoren, esteka usten dizuet gaiari buruz gehiago jakiteko.

martes, 27 de abril de 2010

Victor Bermejo: Eskola 2.0

Aurreko sarreran, Eiderrek Eskola 2.0-ari buruzko informazioa eskeini digu, informazio hori borolbiltzeko, Leioako Lamiako eskolan Victor Bermejok Eskola 2.0ari buruz egindako hitzaldiaren bideoa ikusteko aukera duzue.

lunes, 26 de abril de 2010

Eskola 2.0

Eskola 2.0 gaur egungo eskoletan martxan jarri den beste proiektu berritzaileak da. proiektu hau teknologi berriekin zerekusia du hau da, bizi dugun gizartearekin lotura du.

Gure ustetan oso garrantzitsua da ikasleak errealitatetik hezitzea eta honen adibide oso argia teknologi berriak dira.

Horregatik proiektua hau zertan datzan pixkana azalduko dugu. Kasu honetan proiektuari buruzko sarrera eta helburuak jarriko ditugu.

Eskola 2.0

2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.

Helburuak:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
• Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
• Eten digitala murriztea
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA

domingo, 25 de abril de 2010

IKT proiektua Txile-ko eskola batean (bideoa)

Bideo honetan Ikt proiektuari buruzko informazioa ikus dezakezue. Bertan, Txile-ko eskolan jarraitutako proiektua azaltzen da. Eskola honetan enlaces programaren bidez teknologia berriak praktikan jartzen dituzte, ikasleek konpetentzia berriak garatzeko helburuarekin. Bideoak eskoletan teknologia berriak erabiltzearen onurak azaltzen dizkigu.


http://www.youtube.com/watch?v=PZnQSnN3O5A

Redes 2.0: Educar Para Fabricar Ciudadanos.

Hemen uzten dizuedan bideo hau oso interesgarria da, oso ondo dago hezkuntzari buruz erreflexioa egiteko. Zein norabidetan eboluzionatu behar du hezkuntza sistemak mende honetako erronkei aurre egiteko gai diren hiritarrak sortzeko?

Educar para ser ciudadanos bideoa

sábado, 24 de abril de 2010

Elkartasun-jolasak Txanela proiektuan

Jolasa gizakiaren garapenerako ezinbesteko bizi-ekintza da. Haurren ekintza ludikoetan hainbat prozesu sozial, emozional eta kognitibo aktibatzen dira, ta prozesu horiek zuzenki erlazionaturik daude haurraren garapen globala eta integralarekin.

TXANELA proiektuaren helburu nagusia ikaslearen garapen integrala (garapen motorea, kognitiboa, komunikatiboa, afektiboa eta gizarteratzekoa) izanik, garrantzi berezia eman nahi izan diogu hezkuntza kooperatiboari, eta proiektuaren garapenean zehar irizpide hori indartzeko hainbat eta hainbat eratako proposamenak txertatu ditugu. Proposamen horien artean kokatzen ditugu elkartasun-jolasak.

Maite Garaigordobil irakasleak Juego cooperatibo y socialización en el aula. Un programa de juego amistoso, de ayuda y cooperación, para el desarrollo socio-afectivo en niños de 10 a 12 años (Seco olea ediciones S.L.) liburuan proposatzen dituen jolasak aztertu ditugu, eta aipatu programa txartatu dugu, gaien sekuentziari egokituz.

Honako hau da programaren xedea:

- Haurren garapen integrala eta, bereziki, dimentsio sozio-afektiboa potentziatzea; normaltasunez aurreratzen duten ikasleena, zein garapenean zailtasunak dituztenena (ikasketetarako heldutasun falta, auto-kontzeptu urria...) eta beren kideekiko harremanetan arazoak dituztenena (lotsatiak, oldarkorrak, lagunek baztertuak...).

Taldean elkarreragin kooperatiboa bultzatuz, haurren jarrera gizatiarra, garapen emozionala eta sormena sustatuz, beste kideekin batera lan egitea helburu bakar eta bera lortzeko, eta, indibidualismoan eta lehiakortasunean oinarritutako hezkuntza-eredua saihestuz.

Elkartasun jolasen helburuak
  • Ikasleen arteko ezagutza handitzea, taldekide guztien auto-baieztapena estimulatuz.

  • Elkarreragin sozial baikorra, adiskidetsua, eraikitzailea...handitzea, taldeko kide izatearen sentimendua estimulatzea.

  • Sozializazioa hobetzeko jokabide egokien garapena handitzea, ekimena, laguntasuna, arau sozialekiko errespetua...jokabide oldarkorra, lotsatia, edo apatiazkoa gutxituz.

  • Talde barruan hitzen bidezko zein hitzik gabeko komunikazioa hobetzeaz gain, entzumen aktiboa ere hobetzea.

  • Taldekoen arteko laguntza-harremanak hobetzea, taldean kooperatzeko gaitasun hobetzea, jokabide pro-soziala hobetzea, alegia.

  • Taldekideen adierazpen integrala sustatzea eta bultzatzea (sentimenduak, emozioak, pentsamenduak, desioak, beldurrak...)

  • Auto-irudia eta auto-kontzeptuaren hobekuntza erraztea.

Elkartasun jolasen ezaugarriak

Bost osagaitan bil daitezke jolas hauen ezaugarriak:

  • Parte-hartzea. Denek hartzen dute parte momentu oro, eta ez dago ez eliminaturik ezta galtzailerik ere. Eliminaziorik ez dagoenez, hain abilak ez diren ikasleek aukera dute euren trebeziak hobetzeko eta esperientzia handitzeko.
  • Onarpena. Ikasle bakoitzak, jokatzen duenean, esanahiaz beteriko rola izango du, onartuko duen rola eta besteek ere onartu beharko dutena. Jokalariek elementuen kontra jokatzen dute, ez kideen kontra. Kidea kooperazio-lagun bezala ikusten dute eta, modu horretan, huts egiteari beldurra kenduko diote eta porrotaren ideia uxatu, helburua ez baita irabaztea.
  • Kooperazioa. Ikasleek elkarri lagunduko diote momentu oro, talde bezala jolasaren helburua betetzeko asmoz, euren esfortsua batuz eta trebezia ezberdinak konbinatuz, helburu komun bat lortzeko.
  • Fikzioa. Beti jolasten baitugu errealitateko zerbait bagina bezala "... izatera" edo "... izango bagina bezala".
  • Dibertsioa. Era adiskidetsuan eta eraikitzailean, elkarreraginean, ikasleen dibertsioa ziurtatuta dagoelako.

jueves, 22 de abril de 2010

Amara Berri Proiektua: Sistemari Buruzko Erreportaia.

Hemen usten dizuet Amara Berri Proiektuko Erreportaia bat, 2006.urtekoa da, baina oso ondo azaltzen du proiektu honen nondik norakoa. Bereziki Donostiako Amara Berri Ikastxeari buruz egindako erreportaia da. Erreportai honekin, proiektu honi buruz izan ditzazkezun zalantzak argitu ditzakezula esango nuke, beraz, sakatu nabarmendutako hitzen gainean eta informatu!

lunes, 19 de abril de 2010

Txanela proiektuaren logotipoa


Elkarrekin bizitzen ikasi Txanela proiektuan

Elkarrekin bizitzen ikastea ezinbesteko osagaia da Txanela proiektuko proposamenetan; ezin da Txanela proiektua ulertu elkarrekin bizitzeko konpetentziak kontutan izan gabe.

Txanela proiektuan edozein edukiren aprendizaiaren paradigma eraikitzailearen aldeko hautu metodologiakoa egin da eta, ondorioz, proposamen guztien ardatz nagusienetakoa, elkarreraginean garatutako aprendizaiaren eraikuntza da. Elkarreragin horretan hainbat konpetentzia landuko dira etengabe eta, gainera, elkarreragin hori behar bezala bideratuko dituzten taldekatzeetan sortuko diren dinamiken kontzientzia eta erregulazioa osagai nagusi bihurtzen dira.

Paradigma eraikitzailearen beste ardatz nagusietako bat estrategia guztiak (kognitiboak, komunikatiboak, ekimenari dagozkionak, emozionala eta elkarbizitzari dagozkionak) konpartitzean datza. Estrategiak elkarri komunikatuz eta elkarrekin garatuz ikasteaz ari gara, eta alderdi hori ere konstantea da Txanela proiektuan.

Horretaz gain, unitate didaktiko guztien garapenean, etengabe bultzatuko da elkarbizitzari dagozkion konpetentzien (pertsonen arteko harremanak, parte-hartze demokratikoa, elkarlana eta talde-lana, gatazken konponbidea eta aniztasuna) eta eszenatokian (jolastokia, ikastola, gela, kalea, familia, auzoa, herria...) inguruko hausnarketa eta eztabaida. Aldi berean, elkarlanean eta talde-lanak proposatzerakoan, erabakiak era egokian hartzeko egoerak eta prozedurak aurkezten zaizkio ikasleari Txanelan, baita arazoak estrategikoki eta demokratikoki ebazteko ere. Bestalde, urtez urte eta unitatez unitate hainbat elkartasun-jolak txertatu dira; horietaz gain, gaien sekuentzietan nahiz tutoretzan lantzeko aproposak izan daitezkeen hainbat proposamen egiten dira, zenbaitetan komikietako pertsonaiek islatzen duten aniztasuna eta bizipenak baliatuz.

Elkarbizitzak eta elkarrekin bizitzen ikasteak, beraz, Txanela proiektuko proposamen didaktiko guztiak bustitzen ditu.

Ikasys proiektuari buruzko iritziak

2008-09 ikasturtearekin batera, Ikastolen Elkarteko 17 ikastoletara iritsi da Ikasys izeneko proiektua. Proiektu honekin, ikasleek software askeaz hornituriko ordenagailu bana darabilte trebatzeko, memorizatzeko eta nork berea egiteko.

Proiektuaren informazioa eskaini ondoren orain, proiektuaren benetako protagonistei hitza emateko garaia heldu dela pentsatu dugu. Pentsatu eta egin. Horretarako, 2. eta 6. mailako bina ikasle eta irakasle bana hartu eta euren iritziak bideo honetan ikus ditzakezue.

Ikasys proiektuaren helburua, osagaiak eta prozedura

Ikasys proiektua pixkana ezagutzen jarraitzeko hemen informazio gehiago eskegitzen dut. Informazio honekin zuek proiektuaren ezaugarriak, osagaiak jakitea nahi dut.

Zein helburu du?

Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. Ikasys Proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.

Zein prozedura erabiltzen du?

Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta ahalmena kontuan izanik kontratu didaktikoa egingo da, bertan, irakasleak ikaslearekin batera adostuko du zer lan egin behar duen (zenbat ariketa, gainditu beharreko zailtasun maila, denboralizazioa,…).
Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko ditu aurrez hitzartutako ariketak. Bitartean, irakasleak lana gainbegiratuko du eta behar duen laguntza emango dio.

Dibertsifikatzea: aurrekoarekin batera, behar bereziak dituzten ikasleen jarraipenean edota etorkinen hainbat beharretan ere lagundu dezake proiektuak.

Ebaluazioa: ikasleak ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu; aldi bereko zuzenketa da. Lana bukatutakoan, ikasleak, irakaslearekin batera, jardueraren balorazioa egingo du, zer zailtasun izan duen, eta egiten duten balorazioaren arabera, bien artean erabakiko dute zein neurri hartu behar dituzten eta zein lan konpromiso ezarriko duten hurrengorako.

Zein dira IKASYS sistemaren osagaiak?

Hardware aldetik: eskola beharrei erantzungo dien eta erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK tresna informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean integratuko da eta ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da.

Software aldetik: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu, jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa.

Eduki kurrikular aldetik: arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira, 225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).
INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ( IKT)


Non eta zertarako sortu?


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, teknologia berrietan ematen diren berrikuntzez jabetu eta garapenaren eta etorkizunaren beharrei eta erronkei erantzuteko beharra ikusita, teknologia horiek Eusko Hezkuntza Sisteman zabaltzearen aldeko apustua egiten ari da, gizartean ematen diren aldaketetara egokitzeko. Hartutako neurrien artean IKT proiektua dugu.

Helburu orokorrak :

IKT-ak honako helburu orokorrak ditu :
  1. Gaurko gizarteak eskatzen duen teknologia eta komunikazio tresnen erabilpenaren erronkari erantzutea eta ikasleak horretarako prestatuak izatea
  2. Informazioa eta komunikazio teknologien bidezko estrategia berriak aztertu eta praktikan jartzea
  3. IKT-ak komunikaziorako eta ekartrukerako erabiltzea
  4. Aniztasunaren trataeran eta Hezkuntza Premia Berezidun umeen laguntzarako, IKT-ak eskaintzen dituzten baliabide eraginkor eta erakargarriak erabiltzea.
  5. Curricilumaren arloak multimedia tresna berrien laguntzaz irakastea
Gizartean ematen diren aldaketetara moldatzea ez da lan erraza, hala ere, egunero pausotxo bat eman dezakegu.




domingo, 18 de abril de 2010

Amara Berri Sistema: Bideoa

Hurrengo bideo honetan, Amara Berri Sistemaren ezaugarri nagusiak ikus ditzazkegu, oso interesgarria iruditu zait, honetan, proiektuaren nondik norakoa azaltzen delako.

viernes, 16 de abril de 2010

Zer da ikasys?

Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. Ikasys Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu:

Trebatzeko

Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,…

Memorizatzeko

Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, …

Nork berea egiteko

Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.

Informazio gehiago lortu nahi baldin baduzue click hemen: Ikasys proiektua

jueves, 15 de abril de 2010

Amara Berri Sistema: Hasiera

Amara Berri Sistemaren sustraiak 1972koak dira, Loli Anaut eta irakasle-talde batek Durangoko Taldearen esperientzia deitu izan zioten hura bultzatu zutenekoak alegia.

70.eko hamarkadaren erdialdean, aipatutako Loli Anaut-ek Donostiako Amara Berri Ikastetxea Publikoan pedagogi ekimen batzuk bultzatu zituen, eta Haur Hezkuntzan hasi zelarik poliki-poliki handituz eta finkatuz joan ziren, harik eta, 1979an, "Globalizazioa bizi-prozesu gisa sistema ireki baten barnean" izeneko proiektuaren aurretiazko ikerkuntza-fasea edo itxura zuen arte.

Esperimentazio fase hau bere ikuspegiak betetzen ari zen, eta proiektuak sendotasun handia hartu zuen, bai pedagogi mailan bai antolaketa mailan. Haur Hezkuntzatik abiaturik Lehen Hezkuntza osoan zabalduz joan zen, pedagogi berrikuntzarako erreferentzia bihurtuz ez soilik EAEko hezkuntza-munduarentzat, baizik eta baita espainiar estatuko toki askorentzat ere, hona begira baitzeuden.

Prozesua garatu ahala, Amara Berri Sistema eskola kopuru handi batean sartuz joan zen, eta hauetan Amara Berri Ikastetxe Publikoak burutzen zuen aholkularitza lana; horrenbestez, gaur egun sare moduko bat dira, euskal geografia osoan zabaldutako 18 ikastetxez osatua.

Eusko Jaurlaritzak dagoeneko Pedagogi Berrikuntzako Zentrotzat hartua du.

Nahiz eta pixkanaka ni-neu informazioa jartzen joan, zuek ere zeozertxo ikusi ahal izateko zuen Amara Berri Sistemari buruz.

Txanela proiektua

Bideo hau aukeratu dut, Goierriko eskolan txanela proiektua nola funtzionatzen den ikusteko. Bideo honen bidez, proiektu honen barnean dauden ekintzak ikus ditzakezue.Oso interesgarria da!

sábado, 10 de abril de 2010

IKASYS PROIEKTUA

IKASYS

Ikasys proiektua zertan datzan ikusi eta informazioa eman baino lehen, Ordiziako ikastolan nola lantzen den agerian utzi nahi dut. Askotan adibide batekin askoz errezago ulertzen dira edukiak, helburuak... Beraz, bideo honekin proiektua nondik nora doan ikustea eta ulertzea posiblea da modu erraz baten, hurrengo batean proiektuaren ezaugarriak jarriko ditut.


viernes, 9 de abril de 2010

Txanela proiektua

Artikulu honetan, 5.mailako ikasleek bere esperientzia IKT Txanela proiektuarekin azaltzen digute. Adibidez, lehen paperez egin behar zuten gauzak, orain ordenagailuaren bitartez lan egin behar dute eta honek aukera gehiago ematen die bideoak ikusteko, sortzeko...
Aldaketa guztiak artikuluan aurki ditzakegu.

Ikt Txanela proiektua, Jaso Ikastolan martxari buruzko artikulua

jueves, 8 de abril de 2010

IKT Proiektua

IKT programazioa

Orrialde hau aukeratu dut proiektuaren helburua eta ezaugarriak Power point baten bidez modu argi eta ulegarri batean agertzen direlako.

miércoles, 7 de abril de 2010

Zer da Txanela?

Txanela proeiktua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den proiektu honek, bi etapen arteko zubi lana batetik eta Lehen Hezkuntzako oinarriak finkatzen laguntzearena bestetik ditu helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente , bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua.

Lehen Hezkuntzako proiektuak, TXANELA proiektuak alegia, Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu.

TXANELA proiektuak, besteak beste, honako ezaugarriak lituzke:

Ezaugarri nagusiak

Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua
  • Gaitasunen garapenean oinarrituta.
  • Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.
  • Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena.
  • Aniztasuna errespetatzen duena.
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua.

Euskal Herri osorako egina

  • Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena.
  • Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.
  • Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diana.
  • Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena.

Diseinu bateratu eta eraginkorra

  • Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua.
  • Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena.
  • Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea.
  • Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dituen proiektua.

Zehar lerroak

  • Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza.
  • Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza.
  • Osasun Hezkuntza.
  • Kontsumorako Hezkuntza.
  • Gizarte-komunikabide Hezkuntza.
  • Bide-Hezkuntza.
Irizpide metodologikoak
  • Globalizazioa.
  • Ikuspegi eraikitzailea.
  • Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin.
  • Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin.
  • Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin.

martes, 6 de abril de 2010

TOP 10

Webgune eta blog hauek aukeratu ditugu, guk aukeratutako proiektu berritzaile gaiari buruzko informazio oso interesgarria agertzen delako. Honez gain, nabarmentzekoa da zientziari buruz hitz egiten duen orrialdea; gure geletan zientzia interesgarriagoa izateko helburuarekin.

Hainbat web gune aztertu ondoren, hurrengo hauek aukeratu ditugu:
  1. Ikastolak
  2. Jakintza
  3. Zientzia proiektua
  4. Bihotz gaztea ikastola
  5. Uzi ikastola
  6. Ikasys proiektua
  7. Lehen hezkuntza bloga
  8. Arrigorriaga eskolako IKT bloga
  9. Hezkuntza-teknologia
  10. Aula 21

Proiektuen aurkezpena

Josu, Maria Erika eta Eider gara eta blog honetako sortzaileeak gara, taldekide bakoitzak, proiektu berritzaile bati buruz eskegiko du informazioa, bideoak...

Nik neuk (Josu), aukeratu dudan proiektu berritzailea, denok ezagutzen duzuen Amara Berri Sistema da, alde batetik gertutik ezagutzen dudalako eta oso interesgarria iruditzen zaidalako, eta beste alde batetik, magisteritzako I. eta II. praktikumak Bermeoko eskolan egin ditudalako, eta honetan, Amara Berri Sistema jarraitzen dutelako, beraz, nire praktikaldiarekin ere lotuko dut.

Ni ( Eider) aukeratu dudan proiektu berritzailea Ikasys proiektua izan da. Gaur egungo eskoletan martxan jarri den proiektu oso interesgarria da, hala ere, nire ustetan ikasleok ez dugu proiektua osotasunean ezagutzen, informazioa ez dugulako, nola funtzionatzen duen ikusi ez dugulako... Ondorioz, proiektu honi buruz dagoen informazioa isladatuko dut baita proiektu honi buruz dudan iritzia ere.

Nik neuk (Maria) aukeratu dudan proiektu berrritzailea, Txanela da.
Proiektu hau aukeratzearen arrazoia izan da, praktiketan egon naizen bitartean, txanela proiektuarekin lan egin nuela eta proiektua oso interesgarria iruditu zitzaidan. Beraz, blog honen bidez jende guztiari erakutsi nahi diogu proiektuaren erabilera.

Ni Erika naiz eta aukeratu dudan proiektu berritzailea informazio eta komunikazio teknologia (IKT) da. Bizi dugun une honetan hezkuntzak aldaketa sakonak jasatzen eta jasango ditu, ildo horretan hezkuntzan parte hartzen dugun guztiok(ikasleak, irakasleak eta gurasoak)ikuspegi berrietara hurbiltzeko aurrerapausuak ematen joan behar ditugu. Hau dela eta,IKT proiketuaren bidez gizartean hain azkar ematen diren aldaketetara egokitzen jakingo dugu. Nire helburua proiektua zer den eta nola erabiltzen den zuei jakinaraztea da gizartean ematen diren aldaketetara egokitzeko.

Proiektu berritzaile hauei buruz jarriko dugun informazioa baliagarria eta interesgarria izatea espero dugu, irakaskuntza munduan gaudenoi suertatu dakiguke proiektu hauetan lan egitea, eta gutxieneko informazio jakin behar dugula uste dugu. Aipatu behar dugu, Proiektu Berritzaile hauetaz aparte, hezkuntzari buruz aurki dezakegun informazio interesgarria ere zuekin konpartituko dugula.