Euskaraz bizi proiektua euskara modu dinamiko batean ikasteko eta erabiltzeko sortu den proiektua da. Proiektua oso motibagarria da ekintza ezberdinak egiten dituztelako. Ondorioz ikasleek euskara erabiltzen eta gozatzen ikasten dute.
Nire ustetan oso garrantzitsua da ikaseek euskararen garrantziaz ohartzea eta hau bide oso ona izan daiteke.
Proiektua
Zer da Euskaraz Bizi Proiektua?
Ikastolan jaioa eta ikastoletan etengabe gorpuzten eta hazten ari den egitasmoa da. Bere helburu garrantzitsuena euskararen erabilpena bultzatzea da. Jose Luis Gorostidik jarri zuen abian, eta geroztik, osotzen eta egokitzen doa errealitate eta egoera berrietara.
Zein helburu dauzka?
*Ikasleak euskal hiztun bilakatzea.
* Euskara noiznahi eta nonahi erabilia izan dadin euskararentzat erabilera esparruak irabaztea, eta euskaraz bizitzeko aukera eragingarriak sortzea: jolasaldiak, jantokia, Eskolaz Kanpoko Ekintzak, etab.
* Euskararen erabilera sustatzeko estrategiak aplikatzea: hizkuntza jokabideak sendotzeko edo eraldatzeko estrategiak denok erabili ditzagun bultzatuz.
Proiektu hau aurrera eramateko oso garrantzitsua da koordinazioa. Beraz Euskaraz Bizi Batzordea daukagu, Eskolaz Kanpoko Ekintzen arduradunak eta etapa bakoitzeko arduradun batek osotuta; koordinatzaile orokor bat ere badago hiru etapen lana zein ikastolan parte hartzen duten eragileen parte hartzea lotzeko. Honetaz gain, guraso batzordea daukagu bai eta ikasleena ere.
Zer lortu nahi dute?
Oinarrizkoa deritzogu haurrengan euskararenganako identifikazio baikorra eta motibazioa sortzeari, beraz, ezinbesteko helburua dugu ikasleak pozik eta identifikaturik egotea, ikastolan, irakasle eta ikaskideekin, lankidetza eta elkartasunean. Hortaz, planteatzen ditugun ekintzak atseginak eta interesgarriak izan dakizkiela arrantzitsuena da. Ez dugu gure ikasleek euskara arlo akademikoarekin soilik lotzerik nahi, erregistro formaletik harago joanez, ahalik eta testuinguru esanguratsuenak eskaini nahi dizkiegu. Arlo ludikoari eta harremanetarako euskarari arreta berezia eskaini nahi diogu.
Zer motatako ekintzak egiten dituzte?
Argitxorekiko identifikazioa, euskal kulturarekin lotura dituztenak (Olentzaro, Agate Deuna, euskal inauteriak), herri euskaldunetan egiten ditugun egonaldiak, Euskal Astea, gabonetako show-a, inauterietako jaialdia, ikasturte bukaerako jaia, Euskararen Nazioarteko Egunerako ekintza bereziak, euskara sustatzen dituzten ekitaldietan parte hartu eta unitate didaktikoak landu, etab.
Euskaraz bizi
martes, 4 de mayo de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario