jueves, 6 de mayo de 2010

Eskolako Agenda 21en garapena

Eskola programara atxikiko dela sinatu ondoren, Ingurumen Batzordea antolatzen da; batzorde horretan EA21eko arduradunak parte hartzen du, hots, Ingurugelak onartutakoak. Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat hautatzen da, eta horren inguruan garatzen da programa, hiru lan-eremuak (ikastetxearen kudeaketa iraunkorra, curriculum-berrikuntza eta komunitatearen parte hartzea) alde batera utzi gabe. Kontuan izan behar da azken helburua dela garapen iraunkorra lortzea.

Informazio eta sentsibilizazio fasea eta gero, Batzordeak diagnotikoa ez ezik, ekintza plana ere egin eta gauzatu behar du. Ondoren, emaitzak eta prozesua aztertuko dira, ekintzak ebaluatu eta ondorioetara eta hobetzeko proposamenetara eta aukeretara iritsi, eskolak parte hartzeko foro batean. Udal foroak prozesuaren azken memoria aztertuko du, eta eskolakoek egindako ekarpenei erantzuna emango die.

EA21en programa atxikitako ikastetxeeako eskola-adineko ordezkariak bigarren hiruhilekoaren erdialdera bilduko dira Eskola arteko Foroan. Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztuko du ikasturtean hautatutako gaiaren inguruan ikastetxearen auzoan egindako azterketa-lana, eta azterketa horretan oinarritutako gomendioak emango ditu. Ondoren, azken dokumentua egingo da ikasturteko EA21en lanaren ondorio guztiekin, eta ekainean Udalaren Osoko Bilkuran aurkeztuko da.

No hay comentarios: